'Ergela' antzezlana taularatuko dute bihar euskaraz, Latxartegin
Ergela antzezlana taularatuko dute bihar Legazpin. Joseba Apaolaza eta Sara Cozar akto-reek hartuko dute oholtza Txalo Produkzioak ekoitzitako antzezlana aurkezteko. Emanaldia 20:00etan hasiko da eta Latxartegi aretoko leihatila ordubete lehenago ireki...
Antzezlana Jordi Casanovasek sortutakoa da eta Begoña Bilbao da zuzendaria. Komedia generoaren barruan, protagonista Joseba Apaolaza froga psikologiko batzuetara aurkeztuko da diru pixka bat irabazi asmoz. Arazo ekonomikoak konpontzeko diru erraza irabaztekotan joaten da frogatara, baina tranpa eta iruzurra aurkituko ditu ordainetan. Psikologo misteriotsu batek Sara Cozar galdera sorta tranpatia egingo dio urduritasunak jota utzi arte. Halabeharrez, bere onena eman beharko du zoritxarreko amaierarik gerta ez dadin.