Gaur hasiko da Beasaingo binakako pilota txapelketa herrikoia
Gaur, 19:00etan, jokatuko dira binakako eskuzko pilota txapelketa herrikoiko lehenengo partidak, Gernika pasealekuko pilotalekuan. Hemezortzi bikotek hartuko dute parte eta gaur lau partida jokatuko dira: Kattalin-Zubeldia II.a, Bidegai-Termi II.aren a...
Gaur, 19:00etan, jokatuko dira binakako eskuzko pilota txapelketa herrikoiko lehenengo partidak, Gernika pasealekuko pilotalekuan. Hemezortzi bikotek hartuko dute parte eta gaur lau partida jokatuko dira: Kattalin-Zubeldia II.a, Bidegai-Termi II.aren aurka; Kapo-Mendia, Kuman-Salinasen aurka; Urdangarin-Beñat, Urko-Muñozen aurka; eta Idiakez-Garmendia, Mosu-Beñaten aurka.
Igandean, berriz, 17:00etan, beste lau partida jokatuko dira: Zubeldia-Saltsamendi, Pron-Imunen aurka; Urteaga-Unaito, Kattalin II.a-Toretto I.aren aurka; Frutero-San Joan, Eskisabel-Antxiaren aurka; eta Liza-Urdan Aldasoro-Lazaroren aurka.