Lau pilota partida hartuko ditu gaur arratsaldean frontoiak
Federatuen pilota karteldegia oparoa da gaurkoan Legazpiko Urbeltz pilotalekuan. Hain zuzen, lau norgehiagoka jokatuko dira bertan 18:30ean hasita. Partida guztiak Gipuzkoako Binakako txapelketaren baitan (kimuak) eta binakako Udaberri Sariaren barruko...
Bigarren urteko kimuen mailan Agreda-Arrizabalaga bikote legazpiarra Lazkaoko Lapke 2 bikotearen kontra lehiatuko da lehenengo partidan. Kimuen bigarren mailaren barruan baita ere, norgehiagoka Garmendia-Santamaria bikotearen eta Aretxabaletako taldearen artekoa izango da. Nagusien bigarren mailan, Agirre-Ibarguren legazpiarrak Getariako Gure Txeru taldearen kontra, eta nagusien hirugarren mailan, Telleria-Markotegi Zumarragako Beloki 2-ren kontra.