Mozorro gosea asetzeko Lazkaon eta Legorretan inaureriak dira asteburuan
Bihar ospatuko dira inauteriak Lazkaoko Gazte Asanbladak antolatuta. Film laburren lehiaketa ere martxan da Lazkaon. Legorretan, gaurko zein biharko ekintzak prestatu dituzteLazkaoko Gazte Asalnbladak biharko prestatu ditu lazkaotarrentzat inauteriak. ...
Bihar ospatuko dira inauteriak Lazkaoko Gazte Asanbladak antolatuta. Film laburren lehiaketa ere martxan da Lazkaon. Legorretan, gaurko zein biharko ekintzak prestatu dituzte
Lazkaoko Gazte Asalnbladak biharko prestatu ditu lazkaotarrentzat inauteriak. Egun osorako plangintza prestatu dute, goizetik hasi eta gauera arte.Azken urteetan bezala, aurtengoan ere mozorrotzeko gaia proposatu du asanbladak. Kirolak hartuko du iazko musikaren lekukoa.
Goizean gorputza martxan jarri nahi duenak, jokoetan parte hartzeko aukera izango du, 11:30ean. Ondoren, trikitixa doinuen laguntzarekin, herrian zehar ibiliko dira sabela betetzera joan aurretik. Amebin bazkalduko dute, eta bertara joateko autorbusa izango dute. Itzulerarako, elektro-txarangarekin bazkal osteko krosa antolatu dute. Traka Traka talde urretxuarra izango da arratsaldeari musika jartzen, eta gauean, Herrikon ka-raokea izango du nahi duenak.
Laburren lehiaketa abian
Aurtengo film laburren lehiaketa ere jarri du martxan Gazte Asanbladak.
Dirua eta umorea izango dute hizpide izena eman duten lauproiektuek. Martxoaren 18rako entregatu beharko dute filma. Azkenik, martxoarn 23an, Arerian elkartuko dira proiektuen egile, ikusle eta epaimahaiko kideak, garailea erabakitzeko.