Mozorro gosea asetzeko Lazkaon eta Legorretan inaureriak dira asteburuan
Bihar ospatuko dira inauteriak Lazkaoko Gazte Asanbladak antolatuta. Film laburren lehiaketa ere martxan da Lazkaon. Legorretan, gaurko zein biharko ekintzak prestatu dituzteLazkaoko Gazte Asalnbladak biharko prestatu ditu lazkaotarrentzat inauteriak. ...
Legorretan gaurko eta biharko daude ekitaldiak
Gazte Piku Asanbladak antolatu ditu datozen bi egunetarako kontzertu eta ekintza desberdinak. Gaurtik izango da mugimendua Legorretan. Gauean, 22:30ean hasiko dira kontzertuak, Herri Antzokian. Bertan izango da Ze Esatek! taldea, diska berria plazaratu berri dutelarik. Talde gipuzkoarraren rock, reggae eta ska doinuez gain, Kataluniako taldea den Septimo A ere entzungai izango da leku berean. Bihar berriz, goizean haurrentzako jolasak izango dira, 12:30ean. Patata tortila lehiaketa izango da ondoren, 14:00ean. Bazkaldu ere elkarrekin egingo dute eta arratsaldeko 18:00ean, herrian zehar desfilatuko dute mozorrodunek, musika lagun dutelarik. Inauteriekin amaitzeko, Gaztetxeak hartuko ditu gauean bi kontzertu, 23:30etatik aurrera. Lehenengo Little Martin Selektah taldeak joko du, eta Nikotina Music-ek itxiko du egitaraua Legorretakoentzat.