Udal tasak ordaintzeko laguntzak
ZUMARRAGA // Zumarragako Udalak gaur ireki du tasak ordaintzeko diru laguntzak eskatzeko epea. Diru laguntzen onuradun izateko, familia unitatea osatzen dutenen irabaziak 15.059,52 euro baino txikiagoak izan behar dira. Eskaera aurkezteko epea apirilar...
ZUMARRAGA // Zumarragako Udalak gaur ireki du tasak ordaintzeko diru laguntzak eskatzeko epea. Diru laguntzen onuradun izateko, familia unitatea osatzen dutenen irabaziak 15.059,52 euro baino txikiagoak izan behar dira. Eskaera aurkezteko epea apirilaren 16an bukatuko da. Eskari orriak Gizarte Zerbitzuetako bulegoan eskura daitezke eta informazioa nahi dutenek ere bertara jo behar dute.