Gure Esku Dagok ekainaren 10aren bueltan antolatutako ekimenak aurkeztu ditu Goierrin
Gure Esku Dagok hurrengo aste eta hilabeteetan aurrera eramango dituen ekimenak aurkezteko Ordizian eta Zumarragan aurkezpen bana egin zuten atzo. Herritarron Ituna deiturikoan, herritarrek erabakitzeko dituzten arrazoiak bildu nahi dituzte. Datorren astean hasiko diren hiriburuetako mahai-inguruekin abiatuko da ekimena. Herri eta eskualdeetan arrazoi gehiago biltzeko ekintza parte hartzaileak ere antolatuko dituzte. Eta ekainaren 10a, arrazoi horiek guztiak plazaratzeko eguna izango da. Izan ere, egun horretan orain arte Gure Esku Dagok antolatu duen giza kate luzeena osatu nahi du; Donostiatik abiatu, Bilbotik pasa eta Gasteizen amaituko da. Guztira, 201,9 kilometroko giza katea izango da.