Legorretan inauteri eguna dute gaur
Lazkaon bezala, Legorretan ere gaur ari dira ospatzen inauteriak. Adin desberdinetako herritarrak dabiltza mozorrotuta. Goizean haurrentzako jolasak egin dituzte lehendabizi eta ondoren, patata tortilla lehiaketa egin dute. Elkarrekin bazkaldu ondoren, 18:00etan, herrian zehar desfilea egingo dute, musika lagun dutela.
Gauean, berriz, 23:30etik aurrera, gaztetxean, kontzertua izango da Little Martin Selektah eta Nikotina Music taldeekin.