Ekainaren 10erako deitu ditu herritarrak Gure Esku Dagok. Euskal Herriko hiru hiriburu lotuko ditu giza kateak. 5.000 goierritar beharko dira katea osatzeko
Gotzon Aranburu
Ostiralean aurkeztu zuen Gure Esku Dagok Goierrin ekainaren 10ean gauzatuko den Herri Ituna. Ordizian eta Zumarragan eman zituzten goierritarrei dagozkien xehetasunak.
Gure Esku Dago duela bost urte abiatu zen, 2013an. Orduan oinarri hartu zituzten ideiak elikatu eta sendotzeko unea dela azaldu zuten bi ekitaldietan. Horretarako euskal herritarrek erabakitzeko dituzten arrazoiak bildu nahi dituzte.
Herritarren Itunean, giza kate bidez lotuko dituzte parte hartzaileen arrazoiak. Zapiak erabiliko dituztela hori irudikatzeko esan zuen Andoni Mikelarenak.
Herritarren eskubidea egikaritzeko, 2019a urte erabakigarria izango dela uste du Gure Esku dagok. Hain zuzen ere, 2019 arrazoi bildu nahi dituzte herritarren ituenan.
Hiru fase ditu Herri Itunak
Herritarrak hutsetik abia ez daitezen, hiru pauso gauzatuko dituzte Herri Itunean parte hartu nahi dutenek.
Hego Euskal Herriko hiriburuetan mahai inguruak egiten ari dira dagoeneko. Bertan, Kultura,ongizatea, lurra eta herritartasunaren gisako gaiak lantzen ari dira. Mahai inguru horiek dira aipaturiko 2019 arazoiak biltzeko abiapuntua.
Hiriburuetatik, bailaretara egingo dute jauzi bilkurek. Goierrin, martxoaren 17rako minteg irekia antolatzen ari da horretarako Gure Esku Dago.
Behin herritarrek bilkura horietan parte hartuta, herriz herri eta eskualdez eskualde bildutako arrazoi guztiak plazaratuko dira ekainaren 10ean, Herri Itunean.
Gure Esku Dagoko bozeramale den Angel Oiarbidek, orain arteko mobilizaziorik jendetsuena izango dela aurreratu zuen. 2013az geroztik eginiko lanen ondorio izango dela ekainaren 10eko Herri Ituna azaldu zuen. Bost urteko ibilbide horretako lanak ere errepasatu zituen eta bide batez, aurrez eginikoa ez ahazteko ere eskatu zuen bozeramaleak.
Angel Oiarbidek gogoan izan zituen. eskoziara bidaiak, baitaLazkaoko flashmob-a eta Durango eta Iruñea lotu zituen giza katea ere. 180 herritan herritarrek antolatutako galdeketak ere azpimarratu zituen bozeramaleak, 177.000 lagunen parte hartzearekin.
Aurreikuspenak itunerako
Herri Itunaren inguruko datuak ere eman zituzten ekitaldietan. Donostian itsas ertzean hasiko dela giza katea aurreratu zuten, Bilbotik pasa, ta Gasteizko Eusko Legebilzarrean amaituko dela borondatez jositako katea. Guztira 201,9 kilometroko ibilbidea osatuko da ekainaren 10ean, azken giza katean baino 75 kilometro gehiagokoa hain zuzen ere.
Katea osatu ahal izateako, 2014ko giza katearekin alderatuz, ezaugarri bat azpimarratu zuten Gure Esku Dagoko kideek. Aurtengoan parte hartzea sustatze aldera, hiriburu eta herri jendetsuetatik igaroko dela ibilbidea esan zuten. Aurrekoan bertako jendea atera eta mendateetan kokatu zutela, eta oraingoan berriz bertan osatuko dutela ibilbidea.
Goierritarrei dagokiena
Hamar kilometroko ibilbidea osatzea dagokiela goierritarrei urreikusi du Gure Esku Dagok. Horretarako 5.000 herritarren parte hartzea beharko dela uste dute, Araban Zuiaraeta Murgia inguruan kokatzeko.
Herritar bakoitzak bere lekua izango duela adierazi dute antolakuntzako kideek. Ondorioz, norberari dagokion unean dagokion tokian egoteak duen garrantzia nabarmenduz. Batek huts egingo balu, katea puskatzzeko aukera dagoela aurreratu dute.
Herri Ituna gauzatzeko burutuko den giza katea lotzeko, ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea. Bi aukera daude horretarako: intertet bidez egin ahalko da, edota norbere herrian izena eman. Datozen egunetan jarriko dutela martxan jakinarazi zuten ekitaldietan.
Izen ematearen kostua 5 eurokoa izango da, hain zuzen ere, ekitaldia finantziatzeko beharko den dirua biltzeo. Trukean, zapia jasoko du parte hartzaileak, eta bertan bere erabakitzeko eskubidearen zergatia idatziz, arrazoiak eskuz esku lotu eta katea jostea dute helburu Gure Esku Dagoko kideek.