Gertatutakoa berretsi dute Basurtok eta Aranburuk
Idiazabal Kirol Elkarteko presidente Matias Aranburuk eta Elgoibar futbol taldeko presidenteak, Jon Basurtok, prentsaurrekoa eman zuten atzo Elgoi- barren, joan den larunbatean Arizkorreta zelaian gertatukoaz argibideak emateko. Biek ala biek haien be...
Idiazabalen gertatutakoarengatik duten «haserrea» azalduz hasi zuten agerraldia, eta «Idiazabal KE eta CD Elgoibar klubek kiroltasunaren aurkako edozein jokabide» gaitzesten eta salatzen dituztela nabarmendu zuten. «Bi elkarte eredugarri gara, eta beste ezeren gainetik, kiroltasuna eta jokabide onak sustatzen ditugu».
Egoera honen aurrean, honakoa adierazi zuten bi presiden-teek: «Batetik, Idiazabal KE eta CD Elgoibarrek orain arte esandako guztia berretsi nahi dugu. Guk esandakoa da Idiazabalen gertatu zena. Bestetik, partidaren ondoren egin dituen adierazpen guztiak atzera botatzeko exijitzen diogu Manuel Sarrion jaunari. Idiazabal KE-k eta CD Elgoibarrek ez dute utziko inork beren armarriak zikin ditzan».
Bestalde, Gipuzkoako Kirol Federazioak, futbol taldeen eta epailearen bertsioak entzun nahi dituela adierazi du, erabakiren bat hartu aurretik.