Abarlotz Olanok kontzertua eskainiko du datorren astean
ZALDIBIA // Etxera itzuliko da abeslari zaldibiarra datorren ostiralean. Afaria eta Abar Antilla lanaren kontzertua antolatu ditu Zaldibiako Gazte Asanbladak ekitaldirako. Sarrerak plazako tabernetan daude eskuragarri, langileentzat 15 euroan eta langa...
ZALDIBIA // Etxera itzuliko da abeslari zaldibiarra datorren ostiralean. Afaria eta Abar Antilla lanaren kontzertua antolatu ditu Zaldibiako Gazte Asanbladak ekitaldirako. Sarrerak plazako tabernetan daude eskuragarri, langileentzat 15 euroan eta langabetuentzat 10 euroan. Lehen bi platerak, postrea, kafea zein kopa egongo dira prezioaren barnean. Ekitaldia Zubi-Buru elkartean izango da.