Ordiziako udal gobernu taldeak, herrigunean aparkalekua egiteko beharra ikusten du. Ideia hori aurrera eraman ahal izateko proiektua erredaktatu behar da lehenik eta horretarako, 2018ko aurrekontuetan partida bat sortzeko beharra arrazoitu zuen atzo ud...
Udal Gobernu taldeko ordezkariak atzoko agerraldian.
Ordiziako udal gobernu taldeak, herrigunean aparkalekua egiteko beharra ikusten du. Ideia hori aurrera eraman ahal izateko proiektua erredaktatu behar da lehenik eta horretarako, 2018ko aurrekontuetan partida bat sortzeko beharra arrazoitu zuen atzo udaletxean egindako agerraldian. Arrazoien, artean, «Ordiziako azoka eta merkataritza bultzatzea daude» Ordiziako alkateJose Migel Santamariak adierazi zuenez. Era berean, Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza bat laster Ordiziara etorriko dela jakinarazi zuen, «aparkalekua Eusko Jaurlaritzaren bidez Europa Batasunetik finantzatzeko dauden aukerak eta baldintzak azaldu eta argitzeko».
Proiektua idaztea lehenik
Laguntzak eskuratu ahal izateko proiektua erredaktatzea da lehenengo urratsa eta horretarako, «diru partida bat aurreikusi behar da», Santamariaren araberan
. Proposamena martxoaren 1ean egingo den osoko bilkuran landuko dute udal ordezkariek.
«Ordiziak duen aukera honi ateak ez ixteko eskatzen diogugehiengoa duen eta aurretik proposamenaren aurka bost aldiz bozkatu duen oposizioari, ordiziarrok orokorrean eta bereziki merkatariek eta azokak behar dugun azpiegitura baita» nabarmendu zuten udal gobernuko kideek. Udalean oposizioak gehiengoa izanda, «herritarrak aintzat hartzen ez» dituztela salatu zuen Santamariak. Gainera, aparkalekuaren inguruan herritarrei mugikortasunaren mahaian galdetu zaiela ere argitu zuen Ordiziako alkateak.
Herritarren ekarpenak
Iaz, azaroan eta abenduan, mugikortasunari lotutako parte hartze prozesuan, «guztira 300 telefono galdeketa eta beste bide batzuetatik beste 125 ekarpen» jaso zirela adierazi zuen alkateak. Hortik ateratako emaitzek «aparkaleku falta eta erdigu-nean aparkalekua egiteko beharra dagoela» esaten dutela nabarmendu zuen Santamariak. Galdeketaren emaitzei dagokienez ondorengoak jarri zituzten mahai gainean: «%67k arazo nagusia aparkatzerakoan izaten dute; %71k dagoen aparkalekua nahikoa ez dela esaten dute, batez ere erdigunean; eta %70ek aparkalekua beharrezkoa dela diote».