Gaur Martxoan Bertsoa txapelketako lehen kanporaketa jokatuko da
Lehenengo aldiz gai bat izango du ardatz. Gaur historiaurreari buruz abestuko dute, bigarren kanporaketan 1980ko hamarkadari buruz eta finalean etorkizunaren inguruanMartxoan Bertsoa ekimenaren 16. edizioa gaur hasiko da. Aurten, lehenengoz, bertsolari...
Lehenengo aldiz gai bat izango du ardatz. Gaur historiaurreari buruz abestuko dute, bigarren kanporaketan 1980ko hamarkadari buruz eta finalean etorkizunaren inguruan
Martxoan Bertsoa ekimenaren 16. edizioa gaur hasiko da. Aurten, lehenengoz, bertsolari txapelketak gai bat izango du ardatz: historia. Sei taldek parte hartuko dute. Hala, bi kanporaketa eta finala jokatuko dira. Gainera, Erradikalak gara ikuskizunaz eta bertso musikatuez gozatzeko aukera egongo da.Txapelketako saio guztiak 23:00etan hasiko dira. Gaurkoa Urretxuko Apatxe tabernan izango da. Historiaurreari buruz abestuko dute. Bilbosaurioak (Sara Bidarte, Maialen Akizu eta Iraitz Sarasola), GBC (Aitor Lizarazu, Gorka Santesteban eta Beñat Torres) eta Patxi Bakallo eta Cia (Antton Fernandez, Iñaki Larrañaga eta Gorka Azkarate) taldeek parte hartuko dute.
Bigarren kanporaketa martxoaren 2an izango da, Motz tabernan. 1980ko hamarkadari buruz abestuko dute. Gabiri 2 (Manex Mantxola, Beñat Hach Embarek eta Andoni Biain), Pollastre de Cuyons (Gorka Ojanguren, Gaizka Oiartzabal eta Andoni Jaka) eta Tapia eta Leturias (Beñat Agirrezabala, Andoni Imaz eta Mikel Iturriotz) taldeek abestuko dute. Finala martxoaren 23an izango da, gaztetxean, eta etorkizunari buruz abestuko dute.
Mozorrotuta
Gorka Azkaratek formatu berriaren zergatiez hitz egin du. «Saioak girotzeko egin dugu. Talde guztiek mozorrotuta abestuko dute, antzerki kutsua emateko».
Martxoaren 4an, 19:30ean gaztetxean, Ane Labaka bertsolariak eta Beatriz Egizabal ipuin kontalariak Erradikalak gara ikuskizuna egingo dute. Kutsu feminista duen ikuskizun esperimentala da. Bukatzeko, Martxoaren 4an Urretxu eta Zumarragako hamar bat lagunek bertso musikatuak abestuko dituzte gaztetxean. Saioa 23:00etan hasiko da.