Goierriko eskoletako 500 haurrek mendi irteera egingo dute bihar Beasainen
KIROLA // Goierriko eskolek antolatuta eta Aizkorri elkarteak lagunduta, bihar mendi irteera egingo dute 08:30ean Bideluze plazatik abiatuta. Sagastigutiatik Beasainmendira eta handik Usurbeko tontorrera igoko dira mendizaleak. Jaitsieran hamaiketako...
Goierriko eskolek antolatuta eta Aizkorri elkarteak lagunduta, bihar mendi irteera egingo dute 08:30ean Bideluze plazatik abiatuta. Sagastigutiatik Beasainmendira eta handik Usurbeko tontorrera igoko dira mendizaleak. Jaitsieran hamaiketako bat eskainiko diete Agortan. Indarrak hartu ondoren, Usurbeko mendebaldetik Loinatz ermitara jaitsiko dira; herria zeharkatuz Bideluze plazan bukatuko dute eguerdi aldera.