Santxo-Aranguren eta Osa garaile, Goñiren omenezko partidetan
Asteazkenean Goñiren omenezko pilota txapelketako final laurdenetako bigarren saioa jokatu zen Zumarragako Beloki pilotalekuan. Binakako partidan Santxok eta Arangurenek 22 eta 18 irabazi zieten Salaberria eta Mariezkurrenari. Lau t'erdiko partidan, O...
Binakakoan Mariezkurrenak indar erakustaldia egin zuen, baina Santxok min handia egin zuen sakearekin. Partida amaieran Salaberria ez zen nahi bezain fin ibili eta Santxo eta Aranguren nagusitu ziren. Lau t’erdikoan Osak, Alberdi gaztea baino zailduagoa dagoela erakutsi zuen.
Datorren asteazkenean final laurdenetako hirugarren saioa jokatuko da. Alberdi eta Mariezkurrena I.a, Prado eta Arratibelen aurka arituko dira eta Karregal, Lerenaren aurka.