Zinetxiki jaialdiko zazpi pelikula emango dituzte igandean Urretxun
Emanaldia Labeaga aretoan izango da, 17:00etan. Animaziozkoak dira pelikula guztiak. 3 urtetik gorako haurrei zuzenduak daudeLabeaga aretoan Zinetxiki haur eta gazteentzako nazioarteko zinemaldiko pelikulak ematen ari dira. Bost emanaldi antolatu dituz...
Emanaldia Labeaga aretoan izango da, 17:00etan. Animaziozkoak dira pelikula guztiak. 3 urtetik gorako haurrei zuzenduak daude
Labeaga aretoan Zinetxiki haur eta gazteentzako nazioarteko zinemaldiko pelikulak ematen ari dira. Bost emanaldi antolatu dituzte eta dagoeneko bi egon dira. Hirugarrena igande honetan izango da, 17:00etan.Animaziozko zazpi pelikula emango dituzte. Gehienak mutuak dira. Shimajiro txikia japoniarra da eta 9 minutuko iraupena du. Protagonista laguntza jaso ondoren adeitsuagoa bilakatuko den tigre bat da.
Elefanteak filma estatubatuarrak 3 minutuko iraupena du. They Might Be Giants musika taldearen bideoklip bat da.
Miriamen ametsak eta oiloa pelikula estoniarra da eta bost minutu irauten du. Protagonistak hegan egin nahi duten bi lagun dira: oilo bat eta neska bat.
Sagutxoa pelikula Erresuma Batukoa da eta 2 minutu irauten du. Neska bat sagu bihurtzen da bere amak «sagutxo» deitzen dion bakoitzean. Txiki-txikia filma georgiarrak 7 minutu irauten du. Protagonista itsu bati laguntzen dion gizon ñimiño bat da.
Neskatila eta gaua pelikula europarrak 8 minutu irauten du. Bufalo familia batekin bizi den eta iluntasunari beldur dion neskato bat da protagonista.
Trapu bola pelikula brasildarrak 4 minutu irauten du. Elkartasunari buruzkoa da.