Arantza Tapia sailburuak «lankidetza» eskaini dio Goierri Valley elkarteari
Goierri Valley enpresa elkarteak urteko batzar orokorra egin du Ampo kooperatibaren egoitzan, Idiazabalen. Une honetan, Goierriko 54 enpresa batzen ditu elkarteakGoierri eskualdeko eraldaketa industriala lideratzeko helburuarekin sortutako Goierri Vall...
Goierri Valley enpresa elkarteak urteko batzar orokorra egin du Ampo kooperatibaren egoitzan, Idiazabalen. Une honetan, Goierriko 54 enpresa batzen ditu elkarteak
Goierri eskualdeko eraldaketa industriala lideratzeko helburuarekin sortutako Goierri Valley elkarteak urteko batzar orokorra egin zuen pasa den ostiraleanAmpo enpresaren egoitzan, Idiazabalen. Pasa den ekitaldiko memoriaren deskargua burutu eta 2018ko kudeaketa plana eta aurrekontuak onartzea izan ziren zituzten gaiak. Elkartea osatzen duten enpresetako ordezkariez gain, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapena eta Azpiegitura Sailburu Arantza Tapia bertan izan zen, eta batzarra hasi aurretik, proiektuaren «garrantziaz» hitz egin zue. Goiekiko lehendakari eta Lazkaoko alkate Felix Urkola, eta Idiazabalgo alkate Ioritz Imaz ere izan ziren ekitaldian.Eskerrak emanez hasiko zuen hitzaldia Jose Luis Perez Orkliko presidenteak; Tapiari, gonbidapena onartzeagatik, eta Ampori batzarrerako bere egoitza uzteagatik. Jarraian, gogoratu zuen, «Goierri Valley orain dela bederatzi hilabete aurkeztu» zutela Beasainen eta egun hartan, «elkartearen helburuak eta 2017an burutzeko lehenengo ekintzak zehaztu»zituztela. Etorkizunari begira, «elkartea, Goierriko industria ereduaren transfomazioaren motorra bilakatzeko helburuarekin sortu» zela ere gogorarazi zuen Perezek.
Izan ere, «Goierri, Euskadiko eskualde industrializatuena» dela adierazi zuen Orkliko ordezkariak eta «Goierri Valley aktore nagusietako bat» dela nabarmendu zuen.
Hazten ari den elkartea
Goierri Valley sortu zenean, 33 enpresa batu ziren elkartera eta orain, «54 enpresek osatzen» dutela jakinarazi zuten batzar orokorraren aurretik. Gainera, «2018an, 60 enpresa baino gehiago batzea espero» dutela ere argitu zuten. Une honetan, «6.155 lanpostu» sortzen dituzte Goierrin eta «2.903 milioi euro fakturatu» dituzte, «%3a I+G+Bra bideratuz»
Hasitako bideari jarraipena eman ahal izateko, «guztion aldetik inplikazioa eta parte hartzea behar-beharrezkoak» direla nabarmendu zuen Perezek; «Goierriko enpresena, eskualdeko udalena eta baita Eusko Jaurlaritzarena ere».
Arantza Tapia, bere aldetik, «elkarlanerako prest» agertu zen, «Eusko Jaurlaritzarentzat Goierri Valleyk egiten duen lana oso garrantzitsua baita». Horregatik, «orain arteko ekimenak ezagutu ondoren, Jaurlaritzak enpresentzat duen programa eskaintzaz» aritu zen enpresarien aurrean, eta «laguntzeko helburuarekin, Jaurlaritzak mundu mailan dituen erlazioak enpresen eskura jarriko» dituela adierazi zuen.
Izan ere, «eskualdearentzat, herritarrentzat eta Euskadirentzat Goierri Valley proiektu oso ona» dela adierazi zuen, eta horregatik, «elkarte bezala hor egotea behar-beharrezkoa» dela gehitu zuen.