EUSKARA // Martxoaren 8aren, Emakumearen Nazioarteko egunaren harira, Udal Euskaltegiak aurten emakume bidaiarien munduan murgiltzeko proposamena egingo du M-Lehiaketaren bidez. Ostiralera bitar- tean, egunero galdera bana plazaratuko dute beasain.eus...
Martxoaren 8aren, Emakumearen Nazioarteko eguna ospatuko dutela eta, Beasaingo Udal Euskaltegiak emakume bidaiarien munduan murgiltzeko proposamena egingo du aurten, M-Lehiaketaren bidez. Ostiralera bitartean, egunero galdera bana plazaratuko dute
beasain.eus/euskaltegia blogean eta facebooken. Erantzunak: e-postaz (
euskaltegia @beasain.eus), blogean, facebook-en edota paperean euskaltegian bertan.
Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia martxoaren 7an egingo dute, 10:00etan. Bertan, Mamen Etxaniz bidaiaria izango da, Ameriketan barrena bizikletaz egindako bidaiaz hitz egiteko. Udal Euskaltegiak herritar guztiak gonbidatu nahi izan ditu ekitaldian parte hartzera.