Beasaingo Nafarroa etorbideko termometroak 1ºko tenperatura erakusten zuen goizeko 9:00etan.
Aurtengo negu gogorra eta luzea izaten ari dela, ez dago beste konturik kalean. Egunotan ere, ipar polotik datorren fronte hotz baten eragina nabarituko da Euskal Herrian. Bart gauean izotza egin du, eta urteko tenperaturarik baxuenetakoak jaso dituzte Goierriko neurgailuek. Zegamako metereologia estazioan -6,9º-ko tenperatura neurtu dute goizeko 07:10 eta 07:20 artean; Ordiziakoan berriz, -5,9º-ra iritsi da goizaldean.
Izotza Ormaiztegin, gaur goizean.
Biharko elurra
Eusko Jaurlaritzako metereologia eta larrialdi sailak alerta horia emana du gaurko. Baina bart iritsitako fronte hotzak bihar arte iraungo du. Gaurko gauerditik biharko 15:00ak arte, elurra egin dezake, eta alera laranja ezarri du jaurlaritzak. Gauean eta bihar goizean zehar, 100 metrotik behera ere egin dezake elurra. Arratsalderako ordea, eguraldiak epeltzera egingo du, eta elur maila 1.200 metroraino igoko da.