Hamabi urte, milaka taupada
Sahara Krosa jokatu dute 12. urtez Ormaiztegin. Proba motza eta luzea egin dituzte, eta bien artean 183 lagunek parte hartu dute. Bildutako dirua Saharara bideratuko duteKirola eta elkartasuna uztartzen dituen Ormaiztegiko Sahara Krosak 12. edizioa bet...
Sahara Krosa jokatu dute 12. urtez Ormaiztegin. Proba motza eta luzea egin dituzte, eta bien artean 183 lagunek parte hartu dute. Bildutako dirua Saharara bideratuko dute
Kirola eta elkartasuna uztartzen dituen Ormaiztegiko Sahara Krosak 12. edizioa bete du aurten. Guztira 183 lagunek parte hartu dute igande goizerako antolatutako bi probetan. Luzeenean, Izaro Rubio eta Jokin Muñoz izan dira azkarrenak; motzenean berriz, Irati Mendia eta Adrian Pajares. Emaitzen gainetik ordea, elkartasuna eta lagunarteko giroa izan dituzte lagun, beste behin ere.Sahara Krosa bi probatan banatuta jokatu dute. 10 kilometroko proba nagusian 126 lagunek parte hartu dute. Jokin Muñoz izan da azkarrena, 34:03ko denborarekin. Miguel Encina legazpiarrak eta Jon Oterminek osatu dute gizonezkoen podiuma. Emakumezkoetan berriz, Izaro Rubio ordiziarrak irabazi du. Maialen Muñoz eta Amaia Bernal izan dira bigarren eta hirugarren sailkatuak.
Proba nagusiarekin batera, 5,4 kilometroko bigarren bat ere jokatu dute. 57 lagunek parte hartu dute bertan. Adrian Pajares izan da azkarrena, eta haren atzetik sartu dira Fernando Nogales eta Asier Aranburu. Emakumezkoetan, Irati Mendiak egin du denborarik onena. Arantxa Atxukarrok eta Lierni Altunak osatu dute podiumeko hirukoa.
Saharar herriari elkartasuna erakusteko sortu zuten Ormaiztegiko proba, duela 12 urte. Bertan bizi izan zen Mohamed Salem Hach Embarek Fronte Polisarioko kidearen omenez egiten dute. Saharar herriaren egoeraren inguruko kontzientzia sortu nahi dute antolatzaileek. Baina horrez gain, lasterketarekin bildutako dirua Saharar herriaren aldeko Gipuzkoako elkartera bideratzen dute urtero. Iaz, esaterako, 5.500 euro bildu zituzten, Tindouffeko kanpamenduetako garapen proiektuetarako.