Enirio-Aralar Mankomunitateak 2016an onartutako Kudeaketa Planarekin aurrera jarraitzeko unea dela adierazi du Jose Migel Santamaria lehendakariak
Enirio-Aralar mankomunitateak ez ohiko batzarra egin zuen otsailaren 21ean, Itsasondo, Zaldibia, Legorreta eta Baliarraingo ordezkariek eskatuta. Batzar horretan, puntu bakar bat landu zuten; Aranzadi Zientzia Elkarteak egindako lana Mankomunitatearen aurrean ofizialki aurkezteko eskatzea ala ez erabakitzea, hain zuzen ere.
Iñaki Auzpuru Itsasondoko ordezkariak batzarrean adierazi zuenez, «Aranzadi uztailetik eguneratzen ari den txostena bukatuta dago eta txosten hori mankomunitatearen aurrean ofizialki aurkezteko aukera bozkatzea da puntuaren helburua».
Aizpuruk egindako aurkezpenaren ondoren, Jose Migel Santamariak, Enirio Aralar Mankomunitateko lehendakariak hartu zuen hitza eta lehenengo unetik argi utzi zuen aurkako botoa emango zuela eta bozka horren zergatiak azaldu zituen.
Lehenik eta behin, «Aranzadi Zientzia Ellkarteak txosten hau bere kabuz, mankomunitateak eskatu gabe eta bere ikuspegi soiletik» egin duela adierazi zuen. Gainera, Aranzadik Batzar Nagusietan egindako aurkezpena «tamalgarritzat» jo zuen lehendakariak.
Horrez gain, «mankomunitateak 2016ko abenduaren 20an gehiengoz eta kontrako bozkarik gabe legealdiko kudeaketa plana» onartu zuela gogorarazi zuen eta orain, «berriro ere tentsioak eta eztabaidak» sortzeko garaia ez dela adierazi zuen.
Ezbaida labur baten ostean, proposamena bozkatu zuten. Aldeko zazpi bozka eta kontrako beste zazpi jaso zituen. Berdinketaren aurrean, berriro bozkatu zen, emaitza berarekin eta lehendakariaren kalitatezko bo-toarekin proposamena atzera bota zuten.
Irainak lehendakariari
Mankomunitateko bilkura bukatu bezain laster, bertaratuen artean zegoen Ahal Duguko kide batek «birritan irainak jaurti» zizkiola salatu du Santamariak. Honen aurrean «erabateko gaitzespena» adierazi nahi izan du mankomunitateko lehendakariak, esanez «mankomunita-tean, desadostasunak desadostasun, errespetuzko jarrera beharrezkoa» dela.
Aldundia herri akusazioa «ezabatzeko» lanean ari dela diote ekologistek
2016ko udazkenean jo zuten Eguzki eta Landarlan talde ekologistek Ingurumen Fiskaltzara. Intzentsao-Goroskintxu pista proiektuak Aralar natura parkearen legedia hainbat puntutan urratzen zuela salatu zuten. Bi ingurumen elkarteak herri akusizio bilkatu dira auzi honetan, eta epaitegietan aurrera jarraitzen dute Arantxa Ariztimuño eta Felix Asensioren aurkako eginbideek.
Orain, bi natur elkarteek salatu dute «Gipuzkoako Aldundiak balizko okerra onartu ordez, berean tematu eta talde hauek natura defendatzeko eta ingurumen justizia eskatzeko dituzten eskubideak oztopatzen eta eragozten» saiatu dela.
Komunikabideetara bidalitako oharrean salatu dutenez, Gipuzkoako Foru Aldundiak epaileari eskatu dio 10.000 euroko bermea ezartzeko, bi talde horiei herri akusazio gisa aurkezten badira.
Ekologisten arabera, hasieran 20.000 euroko bermea eskatu zion aldundiak epaileari, baita hori ordaindu arte auzian parte hartzea debekatzeko ere. Ordea, auzitegiek ere gehiegizkotzat iritzi zioten kopuruari, eta 4.000 eurora jaitsi zuten eskaera. Horren ondotik, ordea, aldundiak bermea 10.000 eurora igotzea galdegin zion epaileari.