Gure Esku Dago ekainaren 10erako antolatu duen giza ka-tearen egitasmoa aurkezten ari dira herrietan. Euskal Herrian inoiz egin den mobilizaziorik handiena egitea da erronka, Donostia, Bilbo eta Gasteiz artean eskuz esku giza katea osatuz. Gaur, Segura...
Joan den urrian Goierrin egindako giza-katea, Beasain parean.
Gure Esku Dago ekainaren 10erako antolatu duen giza ka-tearen egitasmoa aurkezten ari dira herrietan. Euskal Herrian inoiz egin den mobilizaziorik handiena egitea da erronka, Donostia, Bilbo eta Gasteiz artean eskuz esku giza katea osatuz. Gaur, Seguran egingo dute ekitaldia, 19:00-etan, kultur etxean, Andoni Mikelarena gonbidatuarekin. Bestalde,
Iragana lahar eta larrosak antzezlaneko kideei esker oneko oroigarriak banatuko zaizkie; Keko Maiaotzek eskuz egindako zurezko irudia.
Bihar Beasainen
Beasainen, berriz, bihar egingo du aurkezpen ekitaldia, 19:00- etan, Usurbe Antzokian. Aurkezpenean herriko hainbat pertsona ezagunek hartuko dute parte. Kamiseta berria eskuratu, giza katean izena eman, eta pintxoak janez harremanak estutzeko aukera izango da ondoren.