Zuri, baina beltzuneekin
Mendiak ez ezik, Goierriko herriak eta kaleak ere zuritu ditu elurrak. Errepideetan eta hainbat zerbitzutan ere etenak eragin ditu. Hainbat eskolak ateak itxi dituzte egun osoan zeharAzken urteetako negurik luze eta gogorrenetakoa izaten ari da aurteng...
Mendiak ez ezik, Goierriko herriak eta kaleak ere zuritu ditu elurrak. Errepideetan eta hainbat zerbitzutan ere etenak eragin ditu. Hainbat eskolak ateak itxi dituzte egun osoan zehar
Azken urteetako negurik luze eta gogorrenetakoa izaten ari da aurtengoa. Bezperako izotzaren ondoren, iragarpenak bete eta Goierri osoa zuritu zuen atzo elurrak. Ohiko irudi ederrak utzi ditu beste behin, baina baita arazo ugari sortu ere. Hainbat errepide eta zerbitzu publiko eten behar izan zituzten goizean.Goierrin 200 metrotik behera zuritu duen laugarren elurtea izan da atzokoa. Goiz partean etorri zen okerrena. Elurra itsas mailaraino egin zuen, eta Goierriko hainbat herritan, elurra mardul egin zuen. Eguerditik aurrera tenperaturak gora egin zuen, eta harekin batera, baita elur mailak ere.
Gaurtik aurrera hobera egingo du eguraldiak, Euskalmeten iragarpenaren arabera. Hego hai-zeak lagunduta, tenperaturak gora egingo du. Hala ere, lainotuta egongo da, eta tarteka euri txikia egin dezake.
Zirkulazioan eragina
Errepideetan eragina izan zuen atzo elurrak, eta goizean N-1 errepidea itxita egon zen Etzegaraten, bi noranzkoetan. Baita bigarren mailako hainbat mendatetan ere. Hainbat autok arazoak izan zituzten, zorua irristakor baitzegoen. Errepidetik irtendako auto batzuk izan baziren ere, ez zen istripu larririk gertatu.
Garraio zerbitzuetan ere etenak izan ziren goizean. Lurraldebusek Goierriko autobus zerbitzua eten zuen 08:00ak aldera, eta 11:45ean ekin zion berriz. Tren garraioa normaltasunez ibili ahal izan zen, baina atzerapenak izan ziren aldiriko zerbitzuan. Hainbat ikastetxek ere ateak itxi zituzten, hala nola Beasaingo Institutuak eta Loinazpek.
Herririk handienetako kaleetan zorua irristakor egon zen, bai errepidean ba espaloietan. Udal langileak bideak garbitu eta gatza botatzen ibili ziren goiz osoan.