Legazpiko alde zaharreko kaleak animatuz ibili dira bazkal aurretik, txarangak lagunduta.
Legazpiko Sorgintxulo aisialdi taldeak 20 urte bete ditu aurten. Orain arteko bost urtean behin ospatu dute urtemuga taldeko kideek, eta 20. ena, noski, ez da gutxiagorako izan. 174 bat pertsona elkartu dira gaur ospakizunera. Guztiak aisialdi taldeko monitore izandakoak dira, gehienak aurretik Sorgintxuloak antolatutako ekintzetan parte hartutako umeak. Gaurko antolatutako ekintzetan egun aktiboan dauden monitoreek ere parte hartuko dute.
Bazkal aurretik alde zaharreko kaleetan ibili dira kalejiran, txaranga eta guzti. Bazkaria plazako Arkupeetan egingo dute. Ondoren, bazkaria, DJa, karaokea, txistor jana eta haurrekin urteetan egindako jokoetan arituko dira parte hartzaileak.