Beasaingo Loinatz futbol zelaian jokatuko da partida 12:00etan hasita.
Manuel Sarrion epailea albiste izan zen orain dela hamabost bat egun,
Idiazabalek eta Elgoibarrek Arizkorretan jokatu zuten partidan euskaraz hitz egitea debekatu eta gero. Bada, Andaluziako eskolako futbol epailea bihar Beasainen izango da, Gorengo mailan dauden Beasain eta Mondragon taldeek jokatuko duten partidan epaile lanak egiten. Partidari 12:00etan emango zaio hasiera Loinatz futbol zelaian.