Barrenetxea eta Onandia izan dira azkarrenak 20. rallysprintean
Bikote bizkaitarrak hirugarren urtez segidan irabazi du Legazpi eta Gabiria arteko proba. Parte hartzaileetako bat larrialdi zerbitzuek artatu behar izan duteEnrike Barrenetxea eta Anartz Onandia bizkaitarrek osatutako bikoteak irabazi du XX. Legazpi-G...
Bikote bizkaitarrak hirugarren urtez segidan irabazi du Legazpi eta Gabiria arteko proba. Parte hartzaileetako bat larrialdi zerbitzuek artatu behar izan dute
Enrike Barrenetxea eta Anartz Onandia bizkaitarrek osatutako bikoteak irabazi du XX. Legazpi-Gabiria Rallysprinta. Jokatutako hiru txandetan beraiek egin zituzten denborarik onenak. Haien atzetik gelditu dira Mattin Viñales eta Jon Zozaia, bigarren postuan; Jon Casais eta Javier Goikoetxeak osatu dute podiumeko hirukoa.Barrenetxea zaldibartarrak badaki lehendik ere Gabirian irabaztea zer den, 2016 eta 2017. urteetan ere irabazitakoa baita bere Mitsubishi Lancer Evo autoarekin. Aurreko postuetan ibiltzeko faboritoen artean ziren Aingeru Castro eta Alaitz Urkiola ere, baina gurpilak aukeratzeko garaian ez zuten asmatu, eta 5. egin zuten.
Euskal zirkuituko aurreneko proba da Legazpi eta Gabiria artekoa. 20. edizioa bete du aurten probak, eta inoizko jendetsuena izan ez bada ere, parte hartzaileen markarik onena berdindu dute aurten, 74 bikoterekin. Legazpitik abiatuta, 6,650 kilometroko ibilbidea egin dute parte-hartzaileek.
Goizaldean euria egin bazuen ere, egunean zehar ateri eutsi zion eguraldiak, eta jendetza bildu zen bide bazterrean, proba gertutik jarraitzeko. Abiatu aurretik, Legazpiko plazan ikusgai izan ziren proban parte hartu zuten ibilgailuak, eta zale ugari bildu zen han ere.
Gidari bat artatu dute
Lasterketan zehar inor zauritu ez bazen ere, gizonezko bat artatu zuten larrialdi zerbitzuek. Lasterketan parte hartzeko asmotan zen 25 urteko gazte batek bularrean min zuela eta, antolakuntzako kideengana jo zuen, 11:15a aldera. Larrialdi zerbitzuak bertara joan eta Zumarragako Ospitalera eraman zuten.