Enekoitz Azparrenek irabazi du Beasaingo Usurbe Proba
Mikel Etxeberriaren oroimeneko 36. Usurbe txirrindulari proba Caja Rural taldeko Enekoitz Azparrenek irabazi zuen. Limousin taldeko Jokin Etxabe ihes eginda ibili zen lasterketa ia osoan zehar. Azken kilometroetan ordea, El Caserio Valsai taldeko Iman...
Mikel Etxeberriaren oroimeneko 36. Usurbe txirrindulari proba Caja Rural taldeko Enekoitz Azparrenek irabazi zuen. Limousin taldeko Jokin Etxabe ihes eginda ibili zen lasterketa ia osoan zehar. Azken kilometroetan ordea, El Caserio Valsai taldeko Imanol Garciak aurrea hartu zion Olaberriko gaineko igoeran. Aldapan behera Beasain- Caja Ruraleko Enekoitz Azparrenak biei aurrea hartu zien eta 50 metro inguruko aldearekin sartu zen aurrena helmugan.