Bi deialdi prestatu dituzte Lazkaon martxoaren 8rako
LAZKAO // Lazkaoko Udalak zein hainbat elkartek deituta, bi elkarretaratzetarako deia egin diete lazkaotarrei martxoaren 8rako. Goizean, 12:00ean, mosaiko bat osatuko da plazan egunari lotutako irudia osatuz. Bestetik, arratsaldeko 19:00etan ere izang...
LAZKAO // Lazkaoko Udalak zein hainbat elkartek deituta, bi elkarretaratzetarako deia egin diete lazkaotarrei martxoaren 8rako. Goizean, 12:00ean, mosaiko bat osatuko da plazan egunari lotutako irudia osatuz. Bestetik, arratsaldeko 19:00etan ere izango da elkarretaratzea plazan. Aurretiko lanekin ari dira jada, astelehenean izan baitzen Yolanda Cerverarekin lehen hitzaldia, gaur izango da bigarrena, 18:00etan kultur etxean.