Good Local Adapt proiektuaren barruko lehenengo bilera, gaur
Good Local Adapt Europako proiektuaren barruan, bilera egingo dute gaur San Inazio 1-21, San Martin, Arantzazu 1-19 eta San Jose auzoetako bizilagunekin. Bilera Gizarte Zentroan da, 18:30ean.Helburuak dira auzoetako irisgarritasuna eta energiaren erabi...
Helburuak dira auzoetako irisgarritasuna eta energiaren erabilera hobetzea eta bero boladetara, euri erautsietara zein lehorraldietara egokitzea. Finean, klima aldaketak sor ditzakeen arazoak aurreikusi eta saihestea da proiektuaren xedea. Internet bidez ere gogoetan parte hartu ahalko da martxoan zehar.