Kultura, mundura zabaltzeko
Olaberrian asteburuan hasi dituzte Kultur Asteko ekitaldiak, Zuhaitz Egunarekin eta Herrialdeen Egunarekin. Datorren astebururako ere ekitaldi sorta prestatu duteAisialdirako ez ezik, mundua ulertzeko modu bat ere bada kultura. Eta hala ulertzen dute O...
Olaberrian asteburuan hasi dituzte Kultur Asteko ekitaldiak, Zuhaitz Egunarekin eta Herrialdeen Egunarekin. Datorren astebururako ere ekitaldi sorta prestatu dute
Aisialdirako ez ezik, mundua ulertzeko modu bat ere bada kultura. Eta hala ulertzen dute Olaberrian ere. Herriko errealitate kultural ezberdinak ulertzeko tresna moduan erabiltzen baitute. Aurten ere, jendetza bildu du Herrialdeen Egunak, eta kulturaren eta gastronomiaren bidez, jatorri ezberdinetako herritarrek elkar ezagutzeko aprobetxatu dute eguna.Ostiralean hasi zituzten Kultur Asteko ekitaldiak Olaberrian, munduko ardoen dastaketarekin. Larunbatean, Zuhaitz Egunarekin bat eginez, herriko gaztetxoek, gurasoek eta udal langileek lagunduta, sagarrondoak landatu zituzten Galarregi auzoko belardian. Zuhaitzek naturarentzat duten garrantzia goraipatzeaz gain, bertako zuhaitz moten aldeko apustua egin nahi izan dute.
Olaberriko Kultur Asteko ekitaldirik jendetsuenetakoa igandean egin zuten. Aurten 18. urtea bete du Herrialdeen Egunak. Olaberrian bizi diren jatorri ezberdinetako herritarrek, beraien kultura eta herrialdeetako jakiak eta edariak prestatzen dituzte. Aurten, 57 pintxo ezberdin probatzeko aukera izan da. Euskal Herriaz gain, Valentzia, Gaztela Leon, Galizia, Asturias, Errumania eta Marokoko postuak jarri dituzte. Harrera ona du ekitaldiak, eta aurten ere frontoia jendez bete da. Jakiez gain, kultura ezberdinetako dantzak eta musika ere izan dituzte.
Hilaren 18ra arte
Asteburuan jarraituko dute Olaberriko Kultur Asteko ekitaldiek. Ostiralean, judo jolasak egingo dituzte, 17:30ean, pilotalekuan. Larunbatean garagardoa egiten ikasteko tailerra egingo dute Arkupen, 09:00etan hasita. Eta igandean, emakumeen eguneko bazkaria izango da, Etxe Zuri jatetxean.