Osinalde Saria helburu
Osinberde saioarekin hasiko da Osinalde bertso saria eskuratzeko bidea. Etzi Zaldibian jokatuko den saiotik puntu gehien lortzen dituzten biak sailkatuko dira. Finala apirilaren 7an da, GabirianOsinalde Saria lortzeko bidea hasiko da etzi bertsolarient...
Osinberde saioarekin hasiko da Osinalde bertso saria eskuratzeko bidea. Etzi Zaldibian jokatuko den saiotik puntu gehien lortzen dituzten biak sailkatuko dira. Finala apirilaren 7an da, Gabirian
Osinalde Saria lortzeko bidea hasiko da etzi bertsolarientzat Zaldibian. VI. Osinberde Saria jokatzeaz gain, Gabiriako finalerako bi txartel dituzte jokoan bertan protagonistek.Zaldibiako Bertsozale Elkartearen eskutik afaria antolatu da eta ondoren hasiko dira kantuan bertsolariak. Joxepanen izango dira bertso saioa zein afaria, 20:30etik aurrera. Txartelak bertan daude aurrez salgai, 25 euroko prezioan.
Etzi, Osinberde Sariko txapelduna erabakitzeaz gain, puntu gehien biltzen dituzten bi bertsolariek egingo dute aurrera kanporaketan.
Kontuan izan behar da ez duela zertan bertsolari bera izan irabazlea eta sailkatua, lehena bertaratzen den publikoak erabakitzen duelako eta puntuak, berriz, epaileek banatzen dituztelako.
Probintzia askoko saria
Seigarren edizio honetan ere, bertsolari gazteen parte hartzeaz gain, probintzia aniztasuna topatuko du bertsozaleak.
Goierritarren ordezkaritza Eneko Araiztegik beteko du. Ataundarrarekin batera Gipuzkoako, Bizkaiko, Nafarroako eta Lapurdiko bertsolariak lehiatuko dira Osinalderako sailkatzeko bi txartelen borrokan.
Gipuzkoarren multzoa Danel Olano getariarrak osatuko du. Etxarri Aranaztik Saats Karasatorre etorriko da, nafartarren ordezkari gisa. Bizkaitik bi bertsolari gerturatuko dira, Sopelatik Paule Loizaga eta Muxikatik Asier Galarza. Lapurditik, Azkainetik, Aitor Servier etorriko da.
Hurrengo hitzorduak
Hiru kanporaketek erabakiko dute Osinalde Sariko finala nortzuk jokatuko duten, bakoitzetik bi plaza betez. Lehen biak Zaldibiako Osinberde Sariko sailkatuek osatuko dituzte.
Aztiriko Sarian dute bertsolariek hurrengo hitzordua. Martxoaren 17an jokatuko da aipaturiko hau, Aztiri elkartean.
Azkenik, Ordiziako Argi Berri Sarian osatuko da finaleko zerrenda, martxoaren 24an.
Bertsolarien harrobi
Egungo gazteek badute non aukeratu, goi mailako hainbat bertsolarik utzi baitute arrastoa Osinalde Sarietan. Maialen Lujanbiok, Ator Sarriegik eta Nerea Ibarzabal ek, besteak beste.