Zeraingo Larraondo zerrategira bisita 25. urteurrenean
Igandean, 10:30ean, plazatik oinez joango dira. Argazki erakusketa jarri dute. 1890. urte inguruan eraikia da eta zeraindarrek auzolanean eraberritu zuten duela 25 urteZeraingo Turismo Bulegotik Larraondoko zerrategira irteera antolatu da iganderako, 2...
Igandean, 10:30ean, plazatik oinez joango dira. Argazki erakusketa jarri dute. 1890. urte inguruan eraikia da eta zeraindarrek auzolanean eraberritu zuten duela 25 urte
Zeraingo Turismo Bulegotik Larraondoko zerrategira irteera antolatu da iganderako, 25. urteurrena ospatzeko helburuarekin. Herritik oinez joango dira zerrategira eta bertan, zerrategia bera eta garai ezberdinetako zerrategiko argazkien erakusketa ikusteko aukera izango da.1890. urte inguruan eraikia da Larraondoko zerrategia. Aldabe elkarteak gogoratu duenez, «denboran zehar, uraren indarrari erabilera ugari eman zaio Euskal Herrian eta Zeraingo Larraondoko baserrian ere, uraren indarraz baliatzen ziren zerrategiko lanak egiteko». 1960. urte inguruan utzi zioten Larraondoko zerrategia erabiltzeari; «geroztik erreka bazterrean iraun du isilean baina, oraindik ere, bere mekanismo zaharkituak lanean ikus daitezke». Zeraindarren auzolanaren ondorioz eraberritu eta mantendu da zerrategia. «Gaur egun gerturatzen den orok, aldaparoan gordetako uraren indarrarekin bi turbinak nola mugitzen diren ikusteko aukera du. Turbina batekin argi indarra lortzen da eta bestearekin, berriz, zerrategian dauden 11 tresna eta makinak martxan jartzen ditugu».