Kartulina moreak Martxoaren 8a irudikatzeko
Eguerdia baino zerbait lehenxeago dozenaka emakumezko elkartu ziren atzo plazan greba feministari lotutako ekintza nagusia egiteko. Kartulina moreak banatu zituzten inguratutakoen artean. Bakoitzak bururatzen zitzaion esaldi bat idatzi zuen haietan, et...
Eguerdia baino zerbait lehenxeago dozenaka emakumezko elkartu ziren atzo plazan greba feministari lotutako ekintza nagusia egiteko. Kartulina moreak banatu zituzten inguratutakoen artean. Bakoitzak bururatzen zitzaion esaldi bat idatzi zuen haietan, eta emakumeen irudi batzuk ere erantsi zituzten. Segidan, M-8 erraldoi bat irudikatu zuten plazan, Emakumeok planto! goiburua tartean zutela. Kartulina horiek herriko txoko ezberdinetan erantsi zituzten ondoren.
Arratsaldean elkarretaratzea egin zuten plazan, eta triki-poteo feminista segidan, genero rolak eraldatzeko aldarrikapena kalez kale eginez.