Erorikoak erokiko, Izagirre anaiak bikain Paris Nizan
bi anaiak erori egin dira –ez dute minik hartu–, eta itzulia irabazteko segundo erabakigarriak galdu dituzte. 9. eta 10. egin dute gaurko etapan. Marc Soler irabazlearengandik 14 segundora bukatu du sailkapenean Gorka Izagirrek, podiumeko hirugarren koskara igoz, eta 16 segundora Ionek, laugarren sailkatuz. Bigarren Simon Yates britaniarra sailkatu da. Taldekako sailkapena Barhain-Meridak irabazi du, Izagirretarren taldeak.
Gustura egoteko moduko itzulia osatu dute bi anaiek. Joan den igandeko lehen etapan, Gorka Izagirre 2. sailkatu zen esprintean; asteazkeneko erlojupekoan 5. (Ion) eta 6. (Gorka) sailkatu ziren, eta atzoko mendi etapan 3. (Ion) eta 4. (Gorka). Gaurko azken etaparen aurretik 2. eta 3. ziren sailkapenean, baina ezin izan dira biak podiumera igo. Gaurko etapa David de La Cruzek irabazi du.
Gorka eta Ion Izagirre anaia ormaiztegiarrak 3. eta 4. sailkatu dira gaur bukatu den Paris-Niza lasterketa entzutetsuko sailkapen nagusian. Gaur Niza-Niza (110 km) azken etapa jokatu da, eta Izagirre anaiek ezin izan dute errematatu itzuli osoan egindako lan bikaina. Lasterketa puskatuta zihoan, eta jaitsieratako batean