Goierritarrek maila ona eman dute EHko Mus Txapelketako finalean

Euskal Herriko Mus Txapelketako finala jokatu zuten atzo, Uztaritzen (Lapurdi). Goierritarrek maila ona eman dute aurten, eta aurreneko postuetan bi bikote sartu dira. Legazpiarrek finala jokatu eta txapeldunorde gelditu dira; zaldibiarrek berriz, laugarren postuan bukatu dute.

Bergarako Eloi Krespo eta Vicente Uribesalgo izan dira Euskal Herriko X. Mus Txapelketaren irabazleak. Haien kontra jokatu zuten finala Joseba Gabilondo eta Joseba Telleria legazpiarrek. Ibilbide luzea egin du bikoteak, Legazpiko kanporaketatik hasi eta finaleraino, baina ezin izan zuten azken partida irabazi.

Aurretik ordea, goierritarren arteko derbia izan zuten final aurrekoetan, legazpiarrak, zaldibiarren kontra. Han bai, han Legazpiko bikotea izan zen nagusi. Jexux Jauregi Altzo Txiki eta Joxi Etxeberria, laugarren postuan gelditu dira aurtengoan.

Zazpi herrialdeetako kanporaketetatik sailkatutako 128 bikotek parte hartu zuten Uztaritzeko finalean. Horietatik 11 izan dira Goierrikoak.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend