Asier Galartzak irabazi du Osinberde saria, eta Aitor Servier ere sailkatu da
Entzuleen saria Eneko Araiztegi segurarrak jaso du. Zaldibiako Osinberde elkartea bete egin da. Osinaldeko lehen saio puntuagarria izan da. Azken deialdia zuten bi lehenekBertsolari gazteei saioak egiteko aukera eskaintzen dien Goierriko sariketa-sorta...
Entzuleen saria Eneko Araiztegi segurarrak jaso du. Zaldibiako Osinberde elkartea bete egin da. Osinaldeko lehen saio puntuagarria izan da. Azken deialdia zuten bi lehenek
Bertsolari gazteei saioak egiteko aukera eskaintzen dien Goierriko sariketa-sorta hasi da. Zaldibian zapatuan jokatu zen VI. Osinberde saria. Eneko Araiztegi Korta segurarra, Saats Karasatorre etxarriarra, Aitor Servier azkaindarra, Paule Loizaga sopelarra, Asier Galartza muxikarra eta Danel Olano getariarra ziren kantuan, Joxi Irastortza gai jartzailearen esanetara.Epaileen puntuz, Asier Galartzak irabazi du lehen saria. Bigarren Aitor Servier izan da, eta biek parte hartuko dute apirilaren 7an Gabiriako Osinalden, harako lehen saio puntuagarria baitzen Osinberde. Entzuleen saria Araiztegik jaso du.
Denei Patxi Iraolaren Naizen apurra liburu bana eta zurezko oroigarri bana oparitu diete. Galartzari garaikurra ere eman diote, eta Araiztegiri Altzoko Iñakik eginiko taila. Afaltzen 55 lagun ziren, saioa entzuten 70; beteta.
Azken aukeran, baleko
Nola Galartzak, hala Servierrek, hirugarren parte-hartzea dute Goierriko bertso sariketetan. Azkena beraz, antolatzaileek hirutan gonbidatzen dituztelako gehienez. Biek lortu dute Osinaldera sailkatzea. «Saio ona izan da, erregularra. Sentsazio onarekin geratu naiz, denok gauza ederrak utzi ditugu eta. Giroa itzela zen, oso publiko beroa eta esker onekoa. Errepikatzeko moduko lekua eta saioa», zioen, atzo, Galartzak Osinberdez.