Drainatze iraunkorreko sistemak hizpide Agenda 21 Foroan

Gaia aurtengo neguan horrenbeste euri egin izanagatik eramango dute forora

Legazpiko_agenda_21_foroaEtzi bilduko da Legazpiko Agenda 21eko Foroa. Bilera udaletxeko batzar areto nagusian izango da 18:30etik 20:00etara. Oraingoan, eta negua euritsutik ibili denez gero, drainatze iraunkorreko sistemak izango dituzte mintzagai.

Foroak lehenengoz landuko du drainatzearen gaia. Finean, drainatze iraunkorreko sistemak iragazgaitzak diren lurzoruetan aplikatzen dira, euri-uren kudeaketa hobea errazteko. Ideia hori oinarri, biharkoan bi ildo landuko dituzte. Alde batetik, drainatze iraunkorreko sistemek nola funtzionatzen duten ezagutzera emango du gaian aditua den teknikari batek. Bestetik, foroan parte hartzen duten legazpiarrekin udalerrian drainatze eskasagatik ura non pilatzen den identifikatu nahi dute. Ur pilaketak non dauden identifikatu, eta aurrera begira drainatze iraunkorreko teknikak gune horietan erabili ahal izatea da helburua.

Legazpiko Agenda 21eko Forotik halako ur pilaketa guneak ezagutzen dituzten legazpiarrak bilerara deitu dituzte eta ohiko parte hartzaileei, guneak ezagutuz gero, buruan gorde eta bileran komentatzeko eskakizuna egin diete.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend