Lazkaoko euskal kantu txapelketa Two More bikoak irabazi du

Lazkaoko Arerian antzokian, astelehen arratsaldean ospatu zen IV. Euskal Kantu Txapelketa, aretoa entzulez beteta zela. Lazkao Txiki Musika Eskolak antolatua, ikastetxearen kultur astea hasteko ekitaldia izan zen.

Musika ikasleak eta ikasle ez direnak, denetarik ziren partaide. Guztira, 66 lagun oholtzan, 15 taldetan banatuta. Batzuk bikotean aritu ziren, beste batzuk hirukoan, edo kide gehiagoko multzoetan. Musika-tresnak izan zituzten lagun.

Two More taldeak irabazi du txapelketa, Ane Azkaratek eta Joane Larreak osatua. Twin Melody ahizpa ordiziarren abesti baten bertsioa interpretatu zuten, Beti zinen zu izenekoa eta beraiek euskaratua. Gitarra bat lagun, bi ahotsetara goxo aireratu zuten maitasun kanta.

Two More bikoa, atzo, Lazkaoko euskal kantu txapelketan, Arerian. /Aimar Maiz

Two More bikoa, atzo, Lazkaoko euskal kantu txapelketan, Arerian. /Aimar Maiz

Entzuleek ere gustukoena aukeratzeko modua izan zuten, irteeran botoa emanda. Ostegunean, konbo taldeen kontzertuan jakinaraziko dute sari hori zeinentzat den.

LAZKAOKO_IV__EUSKAL_KANTU_-1

Gaur, asteartea, honako egitaraua du musika eskolaren kultur asteak:

  • 18:30. ‘Egurrezko trikitixak’ hitzaldia, Carlos Pradak. Kultur etxean, herritar guztientzat irekia.
  • 21:30. ‘Oniris’ helduentzako animaziozko film musikatuaren aurkezpena, Arerian. Beñat Barandiaranek egin ditu marrazkiak, eta Joseba Loinazek eta Alos Quartet laukoak jarri diote musika. 63 minutuko iraupena du, 16 urtetik gorakoentzat da egokia. “Pertsonaia desberdinen ametsetan sartzen den animazio filma da. Mundu oniriko, arraro eta abstraktua, elkarrizketa gutxirekin eta narratzaile bakarrarekin: musika. Ordubeteko bidaia lisergikoa”, dio sinopsiak.

LAZKAOKO_IV__EUSKAL_KANTU_-2

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend