Olano, Mendiburu eta ETB omenduko ditu Marino Lejarreta Klasikoak

Marino_Lejarreta_Klasika

Urriaren 7an egingo dute Marino Lejarreta Klasikoaren 4. edizioa. Txirrindularitza munduko beterano eta aurpegi ezagun ugari bilduko ditu aurten ere probak. Gainera, Ramon Mendiburu eta Abraham Olano txirrindulari ohiak eta Euskal Telebista omenduko dituzte. Proba 10:00etan hasiko da, eta taldekako erlojupekoaren formatuari eutsiko dio.

Lasterketa girotzeko, mahai-ingurua egingo dute aurten ere. Bertan, Marino Lejarreta, Ramon Mendiburu eta Abraham Olano izango dira; Juan Mari Guajardok gidatuko du saioa.

Izen emateak maiatzaren 1ean zabalduko dituzte, eta lehen 60 taldeak betetakoan itxiko dute, beranduenera ere, irailaren 30ean.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend