Reggae doinuez bustirik
Laugarren urtez jarraian egin dute Legoreggae jaialdia. Jamaikatik etorriko artistak ere egon dira aurten. Antolakuntza pozik agertu da jaialdiak emandakoarekinBeste behin ere, izen handiko musikariak bildu ditu Legorretan, larunbat iluntzean ospatutak...
Laugarren urtez jarraian egin dute Legoreggae jaialdia. Jamaikatik etorriko artistak ere egon dira aurten. Antolakuntza pozik agertu da jaialdiak emandakoarekin
Beste behin ere, izen handiko musikariak bildu ditu Legorretan, larunbat iluntzean ospatutako Legoreggae jaialdiak. Azken bi urteetan bezala, Legorretako Harripila Kiroldegian egin dute eta kiroldegia bera, txiki gelditu da.Sarrerak salgai jarri eta egun gutxitan agortu ziren aurtengo jaialdirako sarrerak. Aurten ere etxeko zein nazioarteko artistak pasatu dira taula gainetak: Xiberoots eta Glaukoma Euskal Herritik; Under Selector Kataluniatik; LMK eta Irie Ites Frantziatik eta Jamaikatik Stranjah Miller eta King Kong.
Urtero bezala, jaialdi anitza eta borobila antolatzen saiatu dira, eta baita lortu ere. Reggaeak dituen azpi estiloen nahasketa bilatuz, maila altuko artistak biltzea lortu dute. «Oso gustura gaude lortu dugunarekin» adierazi du Iñigo Etxeberria Legoreggaeko antolatzaileetako batek.
Gainera, lehenengo aldiz jamaikar artistak izan dira eta baten beharrean bi, horrek jaialdiari gehitzen dion berezitasunarekin.
Reggaearen aldeko apustua
Orain dela lau urte egin zuten aurrenekoz Legorretan Legore-ggae jaialdia, Goierri eskualdean Jamaikatik datorren musika eta haren filosofia zabaltzeko helburuarekin.
Une hartan Legorretako gazte asanblako kideek ez zuten uste Goierriko reggae jaialdi honekin «gaur-gaurkoz lortutako guztia lortuko zenik ezta jaialdiak horrelako oihartzuna hartuko zuenik ere».
Legoreggae jaialdiaren antolakuntzak «guztia posible egiteko kolaboratzen aritu diren guztiei eskerrak eman» dizkie.