Goierri Campuseko ikasleen robota PBL Day jardunaldietan irabazle
Aurten aurkeztu diren 446 proiektuen artean, 27 aukeratu dituzte erakusgai jartzeko. Ikasleek 1.000 euroko diru-saria ere jaso dute. Lehiagunetik aurkaria botatzeko gai da robotaGoierri Campuseko 3.mailako Ingeniaritza Mekanikoko ikasleek egindako robo...
Aurten aurkeztu diren 446 proiektuen artean, 27 aukeratu dituzte erakusgai jartzeko. Ikasleek 1.000 euroko diru-saria ere jaso dute. Lehiagunetik aurkaria botatzeko gai da robota
Goierri Campuseko 3.mailako Ingeniaritza Mekanikoko ikasleek egindako robot edo sumobota izan da lehenengo proiektu saritua, Mondragon Unibertsitateak eta Orona Fundazioak antolaturiko III PBL Day jardunaldietan. Guztira, 27 proiektu desberdinek parte hartu dute eta guztien artean aukeratua izan da Goierriko Campuseko ikasleena.Proiektu onena saria jasotzeaz gain, 1.000 euroko diru-saria ere lortu dute Goierriko ikasleek. Fabrikatu duten robota gai da lehia gunetik aurkaria botatzeko edo iraularazteko.
Helburuak
Orona Ideon egiten duen PBL Day jardunaldiaren helburua da ikasle zein irakasleek ezagutzea urtean zehar egiten diren proiektu ezberdinak. Aurten 446 proiektuen artean, 27 aukeratu dituzte erakusgai jartzeko. Guztiak PBL edo Project Based Learning metodologia tarteko landutakoak dira.
Urtero, ikasleei arazoei soluzioak bilatzera bideratutako proiektu bat planteatzen zaie ikasgelan eskuratutako ezagutza guztiak praktikan jartzeko helburuz. Azken urteotan, erronka ezberdinei egin diete aurre, hala nola, katastrofeetako erreskate robota edota teniseko pilotak jaurtitzen dituen prototipo baten fabrikazioa, jokalariak ez dezan beste lagunik edo entrenatzailerik behar izan.
Ate irekiak
Mondragon Unibertsitateko Goierri campusak Ate Irekiak egingo ditu aste honetan bertan. Hitzordua martxoaren 17an izango da, larunbatean, goizeko 10:30etik aurrera.
Goierri Campusean Ingeniaritza Mekanikoko gradua ematen da oso-osorik. Larunbateko aurkezpenaren o, instalazioak bisitatzeko aukera ere izango da.