Goi mailako pilota partidak ikusteko aukera izango da bihar, 22:00etatik aurrera, Beasaingo Antzizar Kiroldegiko pilotalekuan, Asegarcek antolatuta eta Beasaingo Udalak, Murumendi Pilota Eskolak eta Beasain Kirol Fundazioak lagunduta.Lehenengo partidan...
Goi mailako pilota partidak ikusteko aukera izango da bihar, 22:00etatik aurrera, Beasaingo Antzizar Kiroldegiko pilotalekuan, Asegarcek antolatuta eta Beasaingo Udalak, Murumendi Pilota Eskolak eta Beasain Kirol Fundazioak lagunduta.
Lehenengo partidan, Binakako Promozio Txapelketako finalerdia jokatuko dute Peña II.ak eta Erasunek, P. Etxeberriaren eta Jaunarenaren aurka. Sailkapenean hirugarren eta bigarren postuan daude berdinduta, puntu bakarrarekinpartida bakarra irabazita.
Albisu ataundarra
Bigarren partidan, berriz, binakako partida jokatuko dute lehenengo mailako lau pilotarik: Oinatz Bengoetxea leitzarra eta Jon Ander Albisu ataundarra, Mikel Urrutikoetxea zaratamoarraren eta Ladis Galarza baraibartarraren aurka.
Pilota partidarako txartelak erosteko bi modu daude:
www.asegarce.com webgunean erreserbatuta edo partidaren hasieran sarreran erosita. 20 euro balio du sarrerak.