Negua bukatuaz, udaberriko zizak
Udaberriko seinaleak ugaritzen ari dira, baina oraindik ozen entzuten dira feria inguruan etor daitekeen hurrengo elurtearen kontuak. Landareak eta loreak mugitzen hasi dira.E z da nahi orduko agertu udaberriko ziza, atzo produktu aipatuena. Ordizia...
Udaberriko seinaleak ugaritzen ari dira, baina oraindik ozen entzuten dira feria inguruan etor daitekeen hurrengo elurtearen kontuak. Landareak eta loreak mugitzen hasi dira.
E z da nahi orduko agertu udaberriko ziza, atzo produktu aipatuena. Ordizian lehen sortatxoa agertu da, 300 gramo eskas eta kiloa 150 euroko propor- tzioan; benetako gutizia. Aurreko urtetan 160 euroko prezioa ere izan dute lehen hauek. Aierbe ataundarrak bildu eta Lasaren postuan jarri zituen salgai. Orain, astero ekartzea posible izango denekoa ezin ba ziurtatu biltzaile jaioenak ere, are gutxiago entzuten diren eguraldi iragarpenak betetzen badira.Landare postuen inguruan orain arte baino mugimendu gehixeago sumatu zen. Tipulak landatzeko garaian gaude. «San Jose aurretik komeni da, lana azpitik hasi dadin; gero, herdoilak jota ere, indartzen hasita egonez gero buru polita egiten zaie. Gainera, ilberan gaude, bestela apirilekora itxoitea hobe» aipatu zigun Esther Illarramendi Ibarrako landare zaleak. Urteko buruzabalak, zuria eta gorria, dira salduenak (3 euro ehunekoa). Urazak (5 euro ehunekoa), marrubia (0,6-0,7 euro bakoitza) eta kale aza (0,10 euro bakoitza) ere salduenen artean zeuden.
Lore aukera ere ugaritzen ari da. Udaberria gerturatu ahala berriz ere hasi dira etortzen Aramako Agerre baserrikoak. Eta joan zen astean nobedade izan zen geranioari, begonia (1,1-3,5 €) eta Gineako alegria (3,5 €), edo Maria Dolores Mendizabal aramarrak dioen bezala «etxeko poza», gehitu zaizkio.
San Jose eta arkumea
Arkumeak orain arteko prezio berean segitzen du, 3,46 euroan kiloa (BEZa barne), bizirik pisatuta. Garai batean San Jose eguna gerturatzearekin bat garestitu ohi zen, egun horretan jateko ohitura errotua baitzen gure usadioetan, baina horrelako kontuak etxe jakinetan soilik mantentzen dira gaur egun.
Orburuen hilabetea
D’elikatuzen 12 hilabete 12 produktu kanpainan Nafarroako orburua da protagonista. Propio jartzen den postuaren ardura atzo Urretxuko Kruz anaiek izan zuten, eta dozena 3,9 euroan zuten salgai.
Nafarroko kontuekin segituz, urtero legez, Olaztiko Herri Eskola osoa, 70 lagun, atzo ferian zen bisitari: Zer ikusi,hura ikasi.