Ostatu berria Goierrin
Petit Goierri hotela ireki berri dute Ormaiztegin. Hogei logela ditu eta aurreko otsailetik dago martxan; atzo, hiru logela baino ez zeuden libre. Ostatua ez ezik, gosariak ere ematen dituzteOrmaiztegiko Petit Goierri ostatu berriaren inaugurazio ekita...
Petit Goierri hotela ireki berri dute Ormaiztegin. Hogei logela ditu eta aurreko otsailetik dago martxan; atzo, hiru logela baino ez zeuden libre. Ostatua ez ezik, gosariak ere ematen dituzte
Ormaiztegiko Petit Goierri ostatu berriaren inaugurazio ekitaldia egin zen atzo. Irekiera ofiziala izan zen arren, ostatua aurreko otsailetik dago martxan eta, dituen hogei logeletatik, atzo hiru baino ez zeuden libre. Ekitaldian izan zen Felix Urkola Goiturreko lehendakariak esan zuenez, Ormaiztegiko hauek batuta, honezkero ostatu hartzeko 900 bat toki daude Goierri behean.Urkolaz gain, hotelaren inaugurazioan honako ordezkariak izan ziren: Maite Cruzado Gipuzkoako Foru Aldundiko turismo zuzendaria, Jon Enrique Ormaiztegiko alkatea eta Niko Osinalde Goiturreko zuzendaria. Guztiekin batera Joxe Azurmendi eraikinaren jabe ohia ere hotela ikusten egon zen.
Marcos Chamadoira da ostatu berriaren jabea. Hotelaren inaugurazio ekitaldiaren aurretik, Chamadoira pozik agertu zen Azurmendi han zegoelako: «Bera etxe honetan jaio zen eta hotela ireki genuenean Azurmendi izan zen bertan lo egiten lehenengoa».
Azurmendi ere pozik zegoen atzokoan, «Donostian bizi gara eta etxea gero eta abandonatuago ikusten genuen. Ez zen erabaki erraza izan, baina salgai jarri genuen. Orain pozik nago jabe berriak ilusio handia daukalako». Azurmendi errementari familia batetik dator, aitak ferra lantegi bat ireki zuen Ormaiztegin: «Zegaman ikasi zuen Martin Txistu ezizena zuen errementari batekin, han ikasi zuten Irizar, Albisu eta beste zenbaitek ere». Gerora, Azurmendi semeak laminazio lantegi batean bilakatu zuen aitak irekitako ferra fabrika.
Ormaiztegin bi ostatu daude ireki berri duten Petit Hotela zenbatuta. Jon Enrique alkatea eskertuta agertu zen, «bisitariak gurera erakartzeko aukera berri bat da». Urkolak ekintzaileen lanari azpimarra egin zion eta zorterik onena opatu zion Chamadoirari, «sustapen aldetik bidelagun izango gaituzue». Cruzadok Gipuzkoako barru aldera bisitariak iritsi daitezen aldunditik egiten ari diren lana nabarmendu zuen eta «natura, bertako produktuak zein kultura dira Europan bereizten zaituzteten ezaugarriak» gehitu zuen. Ostatu berria lan bidaiak egiten dituztenentzat zein turistentzat albiste ona dela erantsi zuen.