Rock&rolla Ikastolarentzat
Haztegi Ikastolaren 50. urteurrena ospatzen ari dira eta apirilaren 21erako rock kontzertua antolatu dute. Esne Beltza, Willis Drumond eta Legazpiko John Dealer&The Coconuts taldeek eskainiko dute ikastola bertako patioan.Ni jaio gabe nen-goen Hazt...
Haztegi Ikastolaren 50. urteurrena ospatzen ari dira eta apirilaren 21erako rock kontzertua antolatu dute. Esne Beltza, Willis Drumond eta Legazpiko John Dealer&The Coconuts taldeek eskainiko dute ikastola bertako patioan.
Ni jaio gabe nen-goen Haztegi ikastolako pa-tioan azkeneko kontzertua egin zutenean», dio Alain Narbona ikastolako 50. urtemugaren ospakizunetako lan talde bateko kideak. Orain 30 urte inguru Hertzainak eta La Polla Records taldeek jo zuten, besteak beste, bertan. «Kontzertu potente bat antolatzea otu zitzaigun eta, bide batez, tokia berreskuratzeko aitzakia izan zen, kriston tokia baita».Kontzertua apirilaren 21ean izango da eta Esne Beltza, Willis Drumond eta herriko John Dealer&The Coconuts taldeek joko dute. «Esne Beltzak eta Willis Drumondek baiezkoa eman ziguten eta garrantzitsua iruditu zitzaigun Legazpiko talde bat ere egotea», jarraitu du Narbonak.
Oraindik ez dakite kontzertuan zein izango den taldeen ordena. Dagoeneko kartela itxita daukate eta orain kontzertua antolatzeko sortu duten lan taldea apirilaren 21erako logistika lantzen ari da; bertan irakasleak eta gurasoak daude. Narbona gurasoa da eta musikari ere bada. Vancouver taldean aritu da luzaroan. Orain, etena egin dute baina zaletasunak hor dirau. Gertutik ezagutzen ditu John Dealer&The Coconuts, «azkenaldian ez dute kontzerturik egin disko berrian lanean ari direlako. Berriro hasiko dira kontzertuetan eta gureaz gain, besteren bat ere lotuta dute jada, indartsua hura ere, Non Servium taldearekin joko dutelako. Pozik agertu ziren Haztegi ikastolatik kontzertuan parte hartzeko gonbidapena egin genienean».
Sarrerak salgai daude Legazpiko Karibe Zaharra, Kukue, Katilu eta Gurrutxaga tabernetan; ikastolan bertan eta Hizkuntza liburu dendan ere eskuratu daitezke. Aurrez 10 euro eta egunean bertan 14 euroan salduko dituzte. Sarrerak Goierriko beste herri askotan lortu daitezke, baita Gipuzkoako herrietan ere.
Rock&roll doinuak Haztegiko patiora iritsi bitartean, Legazpiko kultur etxean zabalik dago ikastolaren historia kontatzen duen argazki erakusketa. Izan ere, ospakizunak ez dauka etenik.