Goierri Trail Kopako eta Beasain Challengeko hirugarren proba puntuagarria jokatuko da bihar Arriaranen, Xabier Mendizabalen oroimenezko mendi lasterketa. Ohi bezala, bi ibilbide prestatu dituzte. Batetik, 23 kilometrokoa (1.300 metroko desinibel posit...
Martxoaren 3an, ibilbidea ezagutzeko aukera izan zuten dozena parte-hartzailek. // Argazkia: Intxaurpe Elkartea
Goierri Trail Kopako eta Beasain Challengeko hirugarren proba puntuagarria jokatuko da bihar Arriaranen, Xabier Mendizabalen oroimenezko mendi lasterketa. Ohi bezala, bi ibilbide prestatu dituzte. Batetik, 23 kilometrokoa (1.300 metroko desinibel positiboa); 15:30ean abiatuko dira korrikalariak. Eta bestetik, 11 kilometrokoa (550 metroko desnibel positiboa), 16:00etan hasiko da. Antolatzaileek aurreratu dutenez, ibilbide luzeko ibilbidean aldaketa egin dute aurten, hormigoizko bide zatia saihestuz.
Dagoeneko 300 lagunek eman dute izena bi lasterketetan, eta antolatzaileek gogoratu dutenez, 350 muga dago.
kirolprobak.com webgunean eman daiteke izena.
Helduenaz gain, haur eta gaztetxoentzako proba ere izango da. 15:35ean, benjamin eta alebin mailako lasterketak egingo dira.