Aztirian beste sei bertsolari gazte ariko dira bihar
Osinalderako bi txartel eskuratzeko peskizan jardungo dira. Beloki legazpiarra eta Tapia ataundarra tartean dira. Afaria izango da lehenbizi, Aztiri-Bat elkarteanAztiria gaineko Aztiri-Bat elkartean bertsolari gazteen sariketa jokatuko da, bihar gauean...
Osinalderako bi txartel eskuratzeko peskizan jardungo dira. Beloki legazpiarra eta Tapia ataundarra tartean dira. Afaria izango da lehenbizi, Aztiri-Bat elkartean
Aztiria gaineko Aztiri-Bat elkartean bertsolari gazteen sariketa jokatuko da, bihar gauean. Afaria egingo dute lehenengo, 20:30ean. 70 lagunentzat tokia dago, eta txartel bakanen bat besterik ez da geratzen saltzeko. Bertso saioa 22:30-23:00ak aldera hasiko da, sei gazterekin.Bi goierritarrek kantatuko dute, Aztirian: Ane Beloki legazpiarrak eta Mikel Tapia ataundarrak. Eneko Araiztegi segurarra aurreko zapatuan Zaldibian jardun ondoren, aurtengo goierritar partaidetza osatuko dute; Osinaldeko finalaren bila, noski.
Eli Pagola hernaniarra, Andoni Mujika urnietarra, Txaber Altube abadiñarra eta Kerman Diaz urruñarra dira beste laurak. Eresti Oiarbide gabiriarrak aurkeztuko du saioa.
Beste bi finalista
Zaldibiako Osinberden Asier Galartza eta Aitor Servier sailkatu ziren Osinalde sarirako. Aztirian emango dira beste bi txartel.