Barrikote Eguna ospatuko dute bihar Igartubeiti baserrian
Bihar, 12:00etatik aurrera, Barrikote festari hasiera emango diote Ezkioko Igartubeiti Baserri Museoan. Publiko guztiari zuzendutako formatu anitzeko jarduerak egingo dituzte egun osoan zehar: bisita gidatua, haurrentzako tailerrak, bertso saioa, trik...
Barrikotearen festa prozesu luze baten azken uzta da, zeren Igartubeitiko sagardoa dastatzeko eguna baita. Barrikote irekiera 18:00etan izango da eta sagardoaz gain, gazta eta bertako produktuak eskainiko dituzte.