Iparra eta hegoa, bertsotan
Iparra-Hegoa jaialdiak giro ederrean eman dio hasiera asteburuko ekitaldiei. Festa nagusia gaurtik igandera izango bada ere, ostegunean berotu zituzten eztarriak. Iker Zubeldia eta Amets Arzallus bertsolariekin, kaleko saioa egin zuten, Kuxkuxtu txaranga lagun. Ondoren, bertso afaria izan zuten.