Ordiziako historia hizpide izango dute gaur, Barrenan
Gaur, ostirala, 19:00etatik aurrera, Susana Truchuelo historialariak Ordizia en la epoca de los Austrias izenburua duen hitzaldia eskainiko du Barrena kultur etxean. Miguel de Aranburu Gipuzkoako Historialari Elkarteak eta Ordiziako Udaleko Kultura sai...
Gaur, ostirala, 19:00etatik aurrera, Susana Truchuelo historialariak Ordizia en la epoca de los Austrias izenburua duen hitzaldia eskainiko du Barrena kultur etxean. Miguel de Aranburu Gipuzkoako Historialari Elkarteak eta Ordiziako Udaleko Kultura sailak antolatutako Ordiziako 750. urteurrenaren historia solasaldi zikloaren barruan kokatzen da gaurko hitzaldia. Garai hartako Ordiziaren inguruko datuak emango ditu Truchuelok.
Herritar guztiak gonbidatuta daude gaur arratsaldeko hitzordura.